Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra





Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra 

Nafarroan irakule talde anitz dira, liburu baten inguruan biltzen dena irakurritakoaz
mintzatzeko eta gozatzeko. Euskaraz, hogei talde inguru dira. Irakurleek elkar
ezagutzeko, tokian tokiko esperientziak trukatzeko eta elkarrekin bide berriak urratzeko
asmoz, Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra eginen dugu. Biltzar hori
azaroaren 24an eginen da, larunbatarekin, Nafarroako Liburutegi nagusian, Iruñean.

Biltzarraren egitarauan ikus daitekeen bezala, gaur egungo nafar idazle, jakina, euskaraz
idatzirikoa. Horretarako 6 nafar idazle izanen ditu gonbidaturik eta beraiekin solas
egiteko paradarik izanen dugu biltzarraren lehenengo zatian.

Biltzarraren egitaraua honako hau da.
9:00-9:30 Harrera eta akreditazioen banaketa
9:30-10:00 Ekitaldiaren aurkezpena.
10:00-12:00 “39 Nafar Idazle”, liburuaz, mahai ingurua:
● Aurkezlea: Anabel Arraiza
● Parte hartzaileak:
o Ipar Alkain
o Leire Alonso
o Inma Errea
o Izaskun Etxeberria
o Jose Angel Irigarai
o Fertxu Izquierdo
 12:00-12:30: Kafea
12:30-13:30 Bertso literatur saioa
● Bertsolariak: Sarai Robles eta Xabi Terreros
Gai-jartzailea: Mikel Taberna Irazoki
13:30 Itxiera
14:00 Bazkaria

Biltzarra antolatzeko lan talde bat sortu da liburuzain eta irakurle taldeen
dinamizatzaileek osatua, zehazki, honako herri eta hirietako liburutegietan aritzen
direnak: Antsoaingo Liburutegia, Barañaingo liburutegia, CIVICAN liburutegia,
Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko Liburutegia, Mendillorriko Liburutegia,
Nafarroako Liburutegia eta Noaingo Liburutegia. Nafarroako Liburutegien
Zerbitzuaren laguntza ere badago, hala nola Nafar Ateneoarena. Goiz horretan ere
Booktrailer bat grabatuko da, irakurzaletasunaren aldeko “spot” moduko bideo bat,
Nafar Ateneoren laguntzari esker eginen dena.















































b