Junes Casenave-Harigile joan zaigu





Junes Casenave Harigile, itzal haundiaren pean  bere burua pausatzera,  joan zaigu. Baina, guretzat, bere belar osasuntsu, amatxi-erremedio , apaiz prediku, pastoraletako ardi,   eta,  xiberuko ''ü'' guziekin ,beti, iatzarririk ikusiko dugun ametsezko pertsona bat izanen  da.
Lehen aldikotz, Hatsaren Poesia liburuan, 2000 urtean parte hartu zuelarik, eskatu genion, olerkari bat zer zen berarentzat, eta, hau idatzi zigun :

''Enetako, olerkaria beste zoinahi bezalako bat dago. Hau da
güziak korpitz eta gogo gaudela. Bestalde, bere ingürüan dütü
izateak, bizidunak eta, olerkariaren arabera, hitz okerrez deitürik
diren bizigabeak. Zeren eta oro diren hunkigarri eta gogozkagarri.
Arren, agit leikeo horieki harremanetan sartzea. Ordüan, gainti bat
bere zentzüen bidez, orozgain begien eta beharrien bidez,
beste bat bere gogoaren eta bihotzaren bidez, joanjin bat
hasten da izatearen eta olerkariaren artean. Joanjin horrek hari
eta lokarri distirant bat bezala sorrazten dü eta olerkaria argitzen.
Gisa batez, güziak izan ditake olerkari.''

Agur Junes ! Idatzi diguzun burutazio hau sakontzera saiatuko gira.Agian ulertuko dugu , olerkariak,- bizidunak eta bizigabeak ere- ,argiturik existitzen direla, bereziki ''hunkigarriak eta gogozkagarriak direlako''
                     Hatsa elkartearentzat,
                                          Auxtin

  PS  
Junes Casenave Harigilen omenez idatziko litezken testoak,
Bloge honetan agertuko ditugu:

Gure helbidea :  olerkibilduma@sfr.fr

































n