''Maiatz''en Solasaldiak Baionan eta Iruñan-Bilduma -Argazki



      Kondestable Jauregian, Maiatzaren 24ean, 14-18ko Gerla haundiaren lubakien usaina usmatzeko parada bat, emozioz beterik, bizi izan  dugu .


      Lehenik, Luzien Etxezaharretak, bideo baten bidez, eskaini zigun, komentario adierazgarri batzuekin batera, gerla tokietatik,  Milafrankako Jean Larrue, soldadoak, bere amari eta bere maiteñoari igorritako gutun eta postalen altxor  premiatsu bat.


      Gero, Eneko Bidegain Historiozaleak, erakutsi zigun, Ipar Euskal herriaren funtsa, nola, aldatua, izan zen, Gerla  haundiaren odol ixuri eta propagandaren  eraginez,  frantses nazionalizmoaren barnean urtua izaiteraino.


     Aldiz, Emilio Mojuelo historiozaleak, azaldu zigun ,zonbateraino, alderantziz, garai berean, Hego aldean eta beraz Nafarroan, Euskal kultura azkartzen ari zen. Baina hegoera honek ez zuen iraun  , 1943 ko Gerla zibilak dena suntsitu  zituelako.


     Eta,analisa guzien gainetik, hor ginuen ere, gu 'zirrararazteko',  J.Luis  Hariñordoki "Laka", desagertu diren soldado ohieri ,beraiek idatzitako bertsuak, bihotz sakonetik beraieri bereri ber-eskaintzeko.

                                                                      
                                                       Auxtin

OROITU !!!!

''Maiatz''aldizkariak,    ''''1914-1918''ko Lehen Gerla Mundiala''  gaiaz, idatziak,  litetezken, testoak publikatuko ditu. Bidali zuen emaitzak Hatsa elkarteari(olerkibilduma@sfr.fr ,edo,'Maiatz'i maiatz@hotmail.fr)

Jean-Louis Hariñordoki – Laka

Juankar Mugartza-Eneko Bidegain-Lucien Etxezaharreta-Emilio Majuelo

                                              'Maiatz' elkartearen lagunak
























































v