Jokin Lasa-ren HAMAIKA GEZUR






Kaixo lagun, adiskide, musikazale, berriemaile, antolatzaile…
Laster kalean izango den nire azken lanaren berri eman nahi dizut.
HAMAIKA GEZUR du izenburu Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazorekin batera burutu dudan disko honek; hamaika kantuz, ez gehiago eta ez gutxiago, osatua dagoelako, hain zuzen ere, eta asko, anitz, ugari, direlako azkenaldian politikariek, bankariek, enpresariek…egiatzat saldu nahi dizkiguten gezur borobilak.
HAMAIKA GEZUR, kantugintzak ere hamaikatxo duelako literaturatik eta literatura, Unai Elorriagak zioen bezala, “gezur bat kontatu eta gezurra dela dakienak hura sinestea” baita.
Bestalde, esan diskoa Maider Aldasorok diseinaturiko formatu berezi baten barnean datorrela eta jadanik entzungai duzula jokinlasa.bandcamp.com-en nahiz badok.eus-en., eta, nola ez, zuzenean aurkezteko irrika bizian nauzula.
Besterik gabe, har ezazu nire agurrik beroena.
Laster arte.

                                            JOKIN LASA










































































c