12cm Erakusketa 2018-Imanol Irigoien

Lagunok:

Azken urteotan bezala, aurten ere Erakusketa kolektibo berezi baten berri eman nahi dizuet: Pasaiako eta Hendaiako Udalek "12 zm ERAKUSKETA 2018" izenburupean antolatzen dutenarena.

[Parte hartzeko baldintzak: a) bi lan aurkeztu behar dira; eta b) izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen alde batek 12 zm neurtu beharko du, eta beste aldeek ezin gainditzerik izango dute neurri hori, markoa edo euskarria barne.]    

Aurtengoa 23. edizioa izango da.

Erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan  inauguratuko da bihar, 2018ko abenduaren 14an, ostirala (2019/01/20ra arte irekita), eta ondoren Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean (2019/02/20tik 2019/03/09ra bitartean). Aurreikusita dago gero, Argedasen (Nafarroa) jartzea2019/04/05tik 2019/05/05era; baita Monçao-n eta Viana do Castelo-n (Portugal) ere (2019ko ekaina, uztaila, abuztua)

Erakusketa bitxia dela gogorarazten dizuet, biziki gomendatzen dizuedana: aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek (mosaiko berezi baten antza hartzen dutenak aretoko hormetan) gozatzeko aukera ederra eskainiko dizuete, nik uste, bertara hurbiltzerik duzuenoi. Erakusketa guztiz aproposa, bestalde, partaideontzat geure 'esperimentutxoak' egin ahal izateko.

Bertan bi lantxoekin hartuko dut parte (izenburuak: OBALO MAGMATIKOA eta NEBULOIDEA). Teknika: akriliko/tinta «DM» taula gainean (1,9 zm sakon.)12 x 12 zm. (Imprimatze-geruza: marmol eta apar —pómez— harri-hautsa.)

(Erantsita doaz bai Udalaren gonbidapena bai erakusketaren kartela. Bertan aurkituko dituzue erakusketari dagozkion xehetasunak: ordutegia eta abar.)

Milesker zuen arretagatik.                
Imanol Irgoien
(2018ko abendua)







































































v