Mazedonia-tik Ainara Maia

Kaixo, egun on! 
zer moduz zabiltzate? 

irailaren 17tik azaroaren 12ra arte egonen naiz Mazedonian poesia idazten, idazle egonaldi bat probestuz eta poema-liburua bururatzeko:


Oraindik ez da garaia heldu den urterako libururako olerkiak biltzeko, baina hasi pentsatzen... gogoan hartu nahi nuke eta aipa duela gutxi zendu berri den Junes Cazenave olerkaria.

Oraindik 2019ko HATSAREN POESIArako olerkiak biltzeko ordua ez den arren, hemen nabil poeta bat Mazedonian, eta bertako olerkari batzuk ezagutu ditut, eta tartean editore ere den olerkari bat. Hark proposatu dit mazedonieraz euskal poesiaren antologia bat egiteko. 

50. eta 90. hamarkada bitartean sortutako euskal olerkariak hautatzeko esan dit, 20-25 olerkari guztira, gizonak eta emakumeak pareko. Antologia honetan egoteko gonbita luzatu nahi dizuet, eta nahiko bazenute, nahikoa da zuen pare bat olerki (gaztelaniaz edo ingelesezko itzulpenarekin) eta biografia txiki bat. Horretarako antologian agertu nahi duzuela baimena sinatu behar duzue. Prest zaudetenok posta elektroniko honi erantzun besterik ez duzue.

Eskerrik asko eta segi bizkor!
Durangoko liburu eta disko azokan ikusiko dugu elkar agian
jaso ene besarkadarik amultsuena
Ainara Maia
















































v