2018ko urriaren 6an, arratsaldeko 18etan
Senperen – Larraldea etxean
Lau arte disziplina uztartzen ditu emanaldi honek : poesia, musika, bertsua eta dantza, eta Andoni Salamero , euskal poetaren ideia batetik abiatu ekimena da. Besteak beste haren idazlanen gozatzeko parada ukanen dugu, hala nola Natura, hitzak emari, zu zeu olerkari!, eta Misterioari dario obrak.
Ikusgarri honen hari nagusia hau da : gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, IZANa bizi du bere betean, senak halaxe eraginda. Denboraz beldurrek, lotsek ezina bizitzera murgilduko dute. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da, berau topatuz, maite duena egiteko bidea aurkituko duelako, eta ondorioz IZATEKO poza.
Musika, poesia, bertsoa eta dantza uztartuz zentzumenen gozamenerako aurkezten zaizun esperientzia artistiko honetan, sortzaileok, Mixel Ducau-musikariak, Ekaitz Goikoetxea-bertsolariak-, Eneko Galdos-dantzariak-, Andoni Salamero-olerkariak-, ikuskizun berezi baten murgilduko zaitugu, zeinetan honen bidez, sortzaile orok bere sortze-lanean izaten ditugun akatsen berri emango dizugun, edozein sortze-lanean izaten diren ezinen, emozioen inguruko jardunaren berri emateko. Hauxe eginez batetik, gure asmoa: artistaren irudia desmitifikatzeko bidea urratzen dugu, eta bestetik, elkarrekintza eta interakzioa bilatzen ahalegintzen gara jendearekin, hauekin esku hartuz eta haienganatuz, ikuslego-entzulegoa ekintzaile bihurtzeko.
n