OLERKI GALDERA 2019

Olerkari laguna,
Datorren urteko 21. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere   Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea, eta oraindik ez badakizu zeren inguruan idatzi, gogo-bihotzean ditugun eta aurten gure artetik joan zaizkigun hiru hatsakide: Patxi Ezkiaga Legorretakoa, Junes Cazenave xiberutarra eta Extefana Irastortza hendaiarra. 
Honako hau galdegiten dautzuegu: 
1. Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru ere bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere. 
Azken epea bidaltzeko helbide honetara 2019ko Urtarrilaren 15a izanen duzue.
Gure helbidea :
Hatsa elkartea. Oxtikenea Fr 64310 Eh Senpere
edo Internetez: hatsarenpoesia@gmail.com
Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak 2019ko apirilaren 15ean igandean, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira. Zure inguruan diren olerki idazleei mezu hau zabaldu ! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!
                   
              
 Hatsa elkartea