19/02/2018

....

Hatsaren Poesia Eguna
2018/04/08


Talde osoa 3 zatitan 

Zorionezkoa ...!...‘’Hatsaren Poesia ‘’eguna…. !

20 garren ‘Hatsaren Poesia’ren olerki bildumaren ospatzeko, etorriak ginen,60 bat lagunen artean, zorionezko egun bat iragan dugu, Larraldean,Apirilaren 8an. Beste asko ‘’hatsa’’-kide ez ginituen... ez... begien aintzinean, horietan batzu urrun bizi direlako,(Uruguaien, New Yorken, Erroman) eta besteak beren eginbideekin, nahi ala ez, behartuak zirelako, baina, hala ere, sentitu dugu beren barneko uhainak gure artean ginituela.
Goizean 20 garren liburua aurkeztua izan zen .Hau, 112 parte hartzaleen ziradekin betea dago. Bere barnean ere aurki ditaizke 1999 urtetik, erran nahi baita hastapenetik, orain arte, idatzi duten idazleen izenak (372 gira).Artetik erran dezagun, 1200 bat eskolako haurrek ere parte hartu dutela.
Poesiaren eremuan elkarrekin egin dugun bidea asko aberasgarria izan zauku, baina edozoin gisaz sumatzen dugu bakarrik ur xorta bat dugula azaldu, eta, oraino azken hatsa hartu arte, behar dugula eremu numeriko birtualetatik , eta ezpazio-denboraren barnetarik hegaldatu, gure hitz atxikiak eta barneko mihiseak airearazteko.
Azala, pixka bat, iluna dauka. Nunbait, nahi izan dugu, neguko zuhaitz biluziekin eta lur ilunduarekin Joxan Artzeren galtzearen dolua idurikatu, baina hala ere,bere erdian duen ezpazio argitu zabalak erakusten digu nun den biziarazten gaituen hatsaren bidea.
Liburuaren aurkezpenaren denboran, Eric Traonmilin,gure kide Bretainiar-Euskaldun berriak irakurri zigun berak idatzitako aurtengo bildumaren sar-hitz umoriztiko-seriosa,bai entzunarazi JoxanArtzeren bozaren grabaketa bat,eta, gero, Ainara Maia-Urroz-ek hitza hartu zuen. Ainara, ‘’Hatsaren Lagunak’’ blogearen animatzailea dugu. Azken udan egin elkarteko biltzar orokorrean aukeratua izan zen Hatsa elkartearen kudeantzaren arduratze nagusia hartzeko. Beraz 21 garren olerki bildumaren egituratzea, Auxtinen laguntzarekin, bere gain izango da.
Gero, Ennio Candella-Anduezak, elkarteko olerkari gazteenak, akordeoiarekin pieza arraro bat jo zigun, bere dohain guziekin.
Egunaren leitmotibo-leloa ‘Nahi duenak...nahi duena ...’aukeratua izanik,
hor ginen artean askok hitza hartu zuten beren momentoko burutazioak deneri azaltzeko, berdin beren liburu berriak ere eskaintzeko hala nola Agurtzane Anduetzak ,Inaki Bastarrikak Antton Kazabonek, JuanKar Mugartzak….
Aukezpenaren bukaeran , datoren urteko olerki bildumaren sar-hitzaren egilea
zortean aukeratua izan zen, ‘Nur’ deitzen den nekattoaren eskuak eman zigun jakitera : Koldo Goitia-Ormazabal izango zela.

Eguerditan, Larraldeko sukaldea eta jangunea alaitu ziren 40 bat bazkaltzaleekin , janariaren partiketa egiten zelarik ezinbesteko harmonia batean

Arratsaldeko 3ak eterdietan , ‘Hatsaren Olerki bustiak 2018’eman zigun parada
entzuteko, ikusteko Hatsakideen testo eta argazkiekin moldatua ginuen ‘argazki-olerki’ obra, zinez poetiko bat, asko maitatua izan dena.
Oro bururatua uste ginuelarik,suspertu gaituzte,Leire Zabala, Gorka Zabaleta
eta Mikel Babiano gure olerkari gazte gazteek , egunean zehar guk jakin gabe,elkarrekin sortu olerki neurtu bat abestu zigutelarik.  Sorpresa ezin ederrago bat Hatsako kideeri himno baten antzera eskainia. Hau, beste egun batez grabatuko dutelarik, ‘’olerkarieneguna8’’blogean ezarriko dugu.
Hatsa elkartearentzat,
                                        Auxtin Zamora


PS Aurten ere beste urtetan bezala,‘’Olerkarien eguna’’ , nun nahi Euskal Herrian edo Munduan zehar, nahi den modura ospatu ditaike, pertsonalki edo taldeka.
Gu, ekimen horretan sartuko gira:
Ekainean, ‘’Iruneko Gau Eskola’’n, eta, Maiatzean, Donostiako ‘’Koldo Mitxelena’’ liburutegian, erakutsiko dugun, ‘’Hatsaren olerki bustiak 2018’’ bideoarekin


Ainara Maia-Urroz, Hatsa elkartearen

 arduradun berriaren,  hitza:


HATSAREN POESIA2018ko
20 URTE POETIKO,
MAITEMINEZ ETA BIZIMINEZ
HATSAREN POESIA HARTUZ ETA BOTAZ
BIHOTZEZ NAUZUE ESKERRONEKO
Maitasuna eta zoriona bakarra dira.
Eman ditzakezu deus ere esan beharrik gabe.
(Antoine de Saint-Exupery)

Nik ere eskuak loturik ditut, mutu nago, bi belarriekin aditzen zaitut, buru batekin pentsatzen zaitut eta bihotz batekin sentitzen zaitut.
Oxtikenian agertu nintzen bat-batean olerkari ilustre artera, eta orduan nire gurasoek eraman ninduten 2001eko HATSAREN POESIA hartan ene olerki batzuekin parte hartu bainuen. Gurasoak orduan gustura egon zirela uste dut, eta 24 urte nituen. 2002an aita zena galdu nuen ezustean, gorputzez mundu honetatik joan zen bizitzeko gogo handiz zegoela, eta nire bihotzean gelditu zen betiko. Amesten nuen noizbait nire mutil-laguna ezagutuko zuela eta haren besotik aldarera eramango ninduela, eta bilobak ezagutuko zituela. Zer emango nuke nik sorgin batek gezurra egia bilaka leidin!
Orain Larraldeara etorri naiz zuen artera eta orduko amets horiek ez zaizkit bete 41 urte ditudala. Beharbada Xaretako belagietan barreiatuta geratutako ziape-arroba bat biltzean itzuliko dira sorginak! Eta orduan agian… zubererazko adieran, agian. Aita mundu honetan ez dut, baina ama bai, eta pozen bat eman nahi nioke, baina dena ez dago neure esku, eskuak loturik ditudanez gero. Aste honetan berean Txekiako lagun baten eskutitz bat jaso dut, eta hark idazten dit, gauza askoren artean, bilatu behar dudala modua aitzina segitzeko, ametsak bete gabe ere. Erori nintzen eta ia erotu ere Ozeanoz bestalde sakon maitemintzeagatik, benetan maitatzeagatik eta etorkizuneko ene seme-alaben aita ezagutu uste izan nuelako. Erori naiz, eskutik askatu ninduelako, eta ez zait erraza egiten hura gabe aitzina egitea, baina nire Txekiako lagunari kasu egin eta bilatu dut modu bat aitzina segitzeko ametsak bete gabe ere: poesiaren hatsa, hatsaren poesia azken hatsa bota arte. Larraldean eroritako arrosak hartu nituen lehengo batean, eta petalo bakoitza ematen dizuet. Eman eta, (h)artze gogoan eta bihotzean, hatsaren izpiritua ikusgai dago hemen aurtengo liburuan ere. To zan eta eraman zan!
Negarrez eta irribarrez
zorionez eta zoritxarrez
maitasuna emanez beti!
Baina urteko balantzea egiteko ordua iristen da beti
eta niri ez zaizkit kontuak ateratzen:
Maitasuna tarteko
ez gara inoiz orekatuko
baina desoreka horrek laguntzen du
bizitzaren bakardadea idazten;
gure ametsak hegan doaz
zori hegalariek eusten dituztela,
eta “bizi zoriontsu!” erraten dit aita zenak zerutik;

Zatoz paseatzera nirekin, otoi,
udaberriko garai beroetan
Delmira Agostini poetisa uruguaitarraren liburua eman zenidan,
eta urrezko kaliza baten gisa
egun bakoitza arnoz bete genezan
gonbidatu ninduzun.
Ene lagun, ene maite,
honela edaten dugu eguzkia eta airea
eguna zuri

guri irribarretsu keinuka.
                                                                                        Ainara Maia-Urroz






Nur eta Ainara  zozketa egiten




 

Mikel-Leire-Gorka 

Ennio- Maddi ,Gaia-Eguzkirekin-Bego
Juankar-Mixel-Inaki-Beronika-Maksim 

 
Idoia eta Joseba










Gure aurreko  urteetako blogeak: